domingo, 11 de marzo de 2018

Konfidantzaren pedagogia (5 astea)

KONFIDANTZAREN PEDAGOGIA



Bostgarren aste honetan Konfidantzaren Pedagogiaren inguruko bideo bat ikusi dugu klasean: Arizmendi Ikastolak ERDU proiektua jarri du martxan Haur Hezkuntzako etapan. Konfiantzaren Pedagogian ditu bere oinarriak eta klasean honako bideoan ikusi ditugu bere ezaugarriak:



Konfidantzako giroa lortzeko, ezinbestekoa da eskola eta gurasoen arteko harremana eraikitzea. Honekin batera gurasoen eskola sortzen da, non eskolak gurasoei aholkuak ematen diezkie haurra hobeto hezitzeko. Horregatik, gurasoek aktiboki parte-hartzen dute ikaskuntza-prosezuan. Gurasoek ezagutzak jasotzen dute gurasoen eskola honetan, konfidantzan oinarritu ahal izateko pedagogia. 

Egokitzapen/etxekotze prosezuan gurasoek eskolara joaten dira umeekin eta horrela errazagoa egiten zaie (nahiz eta haur bakoitzak bere erritmoa du). Lehenengo egunak oso latzak dira bai umeentzat bai gurasoentzat haien artean aldenduta egon behar direlako lehen aldiz. Hori kontuan hartuz, konfidantza eskaini behar zaie prosezua errazagoa izan dezan, eta pixkanaka pixkanaka aldenduz joango dira.

Prestatzen diren lan proiektuak umeen interesetan oinarrituta daude. Espazioak eta baliabideak oso garrantzitsuak dira eta umeen behar eta garapenaren arabera egokituta daude.
Arizmendi Ikastolan erabiltzen den metodologia nagusia "Txokoak" dira. Haur bakoitzaren erritmoaren arabera txoko desberdinak prestatzen dira eta umeek nahi duten txokora libreki joaten dira.

Irakasleak hiru paper garrantzitsu betetzen du: SORTZAILE, BEHATZAILE eta BIDERATZAILE.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Postprograma: Azken sarrera

POSTPROGRAMA Lauhilabetearen hasieran, guztiz galduta nengoen. Didaktika Orokorra  ikasgaia ematen nuen lehenengo aldia zen eta ez nuen ez...