POSTPROGRAMA
Lauhilabetearen hasieran, guztiz galduta nengoen. Didaktika Orokorra ikasgaia ematen nuen lehenengo aldia zen eta ez nuen ezer ez ulertzen zer ote den Didaktika. Hasieran Didaktikaren inguruan eman nuen definizioa hau da: "Didaktika irakasteko metodologia aztertzen duen zientzia da". Dena den, pixkanaka-pixkanaka ezagutzak bereganatuz joan nintzen asteak pasa ahala. Niri gehien interesatzen zaidana, umeen inguruko gaiak jorratzea zen.
Gehien gustatu zaidana, kontzeptu berriak ikastea izan da, hala nola: Carles Monereo Fon-ren, "La evaluación autentica de competencias" , Konfidantzaren pedagogia, Forneiro , Loczy eta Reggio Emilia eskolak , Haurraren Auzoa eta abar. Behatzaileen aurkezpenak eta azalpenak oso baliagarriak izan dira, haien esperientzian oinarritu direlako eta dibertigarriak egi dituztelako.
Oso zaila iruditu zait K2-a eta Unitate didaktikoa egitea, Curriculumaz baliatu behar ginelako eta oso testu luzea eta korapilatxua da inoiz landu ez baduzu. Gehien kostatu zaidana, modulu lana egitea da. Prozesuaren hasieran taldekideek ez genuen oso argi zer egin behar zen, non bilatu informazioa, nola garatu... baina klaseen bidez zalantza guztiak desagertuz joan ziren.
Lauhilabetearen amaieran, nire Didaktikaren inguruko ikuspegia aldatu egin da. Orain, kurtsoa amaitzen dagoenean oso ikasgai interesgarria dela iruditu zait, asko ikasi dudala eta guztiz baliagarria izango dela etorkizunean. Espero dut didaktikan gehiago sakontzeko aukera izatea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Postprograma: Azken sarrera
POSTPROGRAMA Lauhilabetearen hasieran, guztiz galduta nengoen. Didaktika Orokorra ikasgaia ematen nuen lehenengo aldia zen eta ez nuen ez...
-
Didaktika Orokorra ikasgaiaren lehenengo astea sarrera bat izan da. Lehenik, ikasgaiaren aurkezpena egin du Alaitzek eta gure ikaskuntza-p...
-
Aste santua pasa da jada, eta lehenengo klasean gelakide batzuk unitate didaktikoaren inguruan egin dute aurkezpena. Unitate didaktiko bat n...
-
POSTPROGRAMA Lauhilabetearen hasieran, guztiz galduta nengoen. Didaktika Orokorra ikasgaia ematen nuen lehenengo aldia zen eta ez nuen ez...
No hay comentarios:
Publicar un comentario