Mostrando entradas con la etiqueta k2. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta k2. Mostrar todas las entradas

domingo, 29 de abril de 2018

Hamabigarren astea: K2arekin aurreratzeko denbora

Aste honetan dnbora libre handia izan dugu, eta modulu lana egiteko aprobetxatu dugu.
Lehenengo klasean, Alaitzek 3 aukera eman dizkigu:

1- Denbora librea
2- Pelikula bat ikustea
3- Jolas bat egitea

Klase osoa dnbora librea aukeratu du, lanez beteta gaudelako eta denbora aprobetxatu behar dugulako. Guk, K2arekin egon ginen lanean.

Asteartean ere, denbora librea utzi digu eta lan modularrarekin jarraitu dugu. Oso lan zaila iruditzen ari zait, Curriculuma maneiatzea kostatzen zaidalako.

sábado, 14 de abril de 2018

Zortzigarren astea


Lehenik eta behin, "errekabarri proiektua"ri buruz egon gara hitz egiten klasean, Gasteizen hainbat irakasle aldaketa multzo batzuk egiten hasiko diren proiektu bat. Gero, Alaitzek hainbat orri banatu ditu eta irakurtzen eta garrantzitsuena azpimarratzen egon gara. 

Gainera, entrega-datak zehaztu dizkigu, buruan izan ahal izateko eta ez ahazteko. 

Gero, Andrea, Janire, Marta eta Irantzuk aurkezpen bat egin dute klasean curriculumarekin lotura zuena. Bitartean, apunteak hartzen egon nintzen:

  • Zer da curriculuma? Hezkuntza helburu batzuk lortzeko asmoz aurrez antolaturiko programazioa( ikaslearen ikuspegia eta irakaslearen ikuspegia)
  • Ezaugarriak: 
  1. Derrigorrezkoa 
  2. Deszentralizatua eta irekia
  3. Barneratzailea
  4. Malgua
  5. Orientatzailea
  • Iturri teorikoak
  1. Iturri soziologikoak
  2. Iturri epistemologikoak: Zientziarekin eta zientzia egiteko gaitasunarekin zerikusia du.
  3. Iturri pedagogikoak
  4. Iturri filosofikoak: Ikasketak erraztuko duten estrategiaz arduratuko dira
  5. Iturri psikologikoak: testu inguru sozialari lotuta 
  • Curriculum motak: Irekia/Itxia                agerikoa/ezkutua
  • Zehaztapen mailak:
  1. Lehen zehaztapen maila: Gutxienenko ikasketatik curriculumera
  2. Bigarren zehaztapen maila: Ikastetxearen proposamen pedagogikoak
  3. Hirugarren zehaztapen maila: Programazioa


Azkenik, K2 eta unitate didaktikoaren entregatze datei buruz hitz egiten egon gara eta beste urteetako lanak erakutsi dizkigu adibide bezala edukitzeko.


lunes, 12 de marzo de 2018

Didaktika seigarren astea

Seigarren astea: K2 moduluarekin hastea

Lehenik eta behin Alaitzek, pasa den ostiralean atera ziren kezkei buruzko hausnarketa egin du klasean, esanez, irakaslea izateak ez dela erreza eta bere lekuan jarri beharko ginaketela ulertu ahal izateko. 


Horrekin batera relax moduko ekintza bat egin dugu gelan, zurrun eserita eta begiak itxita gure barnean begiratzen egon ginen irakasleak testu bat irakurtzen zuen bitartean. Aste honetan, oro har 




K2 moduluarekin egon gara bigarren fasea prestatzen hasi gara. Hasieran, oso blokeaturik geunden eta horregatik zalantzaz bete dugu irakaslea. Ez genekien zein formatoan egin behar zen, zein informazioa erabili behar genuen eta zer idatzi behar zen.
Drive-ean dokumentu bat sortu dugu eta taldearekin partekatu dugu eta lana banatu dugu lanari ekin ahal izateko.



Postprograma: Azken sarrera

POSTPROGRAMA Lauhilabetearen hasieran, guztiz galduta nengoen. Didaktika Orokorra  ikasgaia ematen nuen lehenengo aldia zen eta ez nuen ez...