jueves, 22 de febrero de 2018

Tertulia dialogikoa (3 astea)

 Gure ebaluazio-paradigmaren abiapuntua

Zergatik da garrantzitsua haur hezkuntza?
 Haur hezkuntza 0 urtetik 6 urtera luzatzen den etapa da. Etapa honetan pertsona gisa garatzen gara,gure oinarriak eraikitzen direlako. Etapa esttrategikoa denez, pertsona modu osasuntsu batean garatu behar da. Gaur egun Haur Hezkuntza etapa bakar bat bezala ulertzen da, baina historikoki bi etapatan bereiztuta zegoen: Alde batetik 0-3 urteko haurrak eta bestetik 3-6 urtekoak.

Zeintzuk dira helburuak?
Umea da protagonista ikaskuntza-prosezuan eta batez ere haurraren ongizatea eta zoriontasuna bilatzen da.

Haurraren gaitasunak:
Haurra pertsona bat da, etengabeko garapenean dagoena eta bizitzaren lehenengo aldian dagoen pertsona da.
Bereizgarriak eta ez-bereizgarriak diren ezaugarriak ditu.
Testuingurua sortzeko eta aldatzeko gaitasuna dauka haurrak.
Umea bizirauteko gaitasuna dauka, adibidez, jaioberria autonomia maila baxua dauka eta horregatik heldua behar du ondoan bere nahiak asetzeko. Gainera, pertsonok jaiotzetik independienteak ez garen animali bakarrak gara. Baina helduak ez dago bakarrik haurraren premiak asetzeko, helduarekin ere bizitza osorako lotura afektibo bat sortuko da.
Umea ikertzaile aktiboa da eta loturak eginez ikasten du. Lotura hauek hasieran inkontzienteak dira, baina denborarekin automatikoak bihurtzen dira Paulov-en ustez.

Garapen-testuinguru ekologikoan oinarritutako ebaluazioa.

Lehen esan dudan bezala, umea gaitasunez beteriko izakia da eta testuinguru aproposak behar ditu modu osasuntsuan garatu ahal izateko. Haurra segurtasuna lortzen du helduarekin duen lotura-harremanaren bidez. Oso garrantzitsua da umearen behaketa egitea (baita bere ingurunearen behaketa ere). Behaketaren bidez umearen jarrera kontuan hartzen da, adibidez umea negar egiten ez duenean, edo ez duenean parte-hartu eta harremanetan jarri beste umeekin.
Haur eskolaren kalitatea hobetzeko etengabeko berrikuntza prosezua egiten da.

Lotura jokabideen maila: 
Esplorazioaren kalitatearekin batera, umearen ongizatearen adierazle da lotura-jokabideen maila. Umea ondo zaindua izan ez denean oldarkotasuna metatu egiten du eta oldakortasun horrekin, bi gauza egin ditzake: edo gorde edo kanporatu.

Erakuskeria eta lotsa-maila:
Haurrak bera hori erakusten dio helduari; dituen ahalmenak, egiten duena, lorpenak aitortuko dizkion heldu baten beharra dauka. Hori egiten duenean, helduaren begirada jasoko du, onarpenezko edo mirespenezko begirada, barregura adierazten duen begirada, gaitzespenekoa edo axolagabea. Azken biek kalte egiten diote umeari, mingarriak dira

Bigarren astea



Asteari hasiera emateko Alaitzek hainbat esaldi osatzea proposatu zuen. Esaldi hauetan norberak ikaskuntza prosezua errazteko zer kendu eta zer aportatu ahal zuen. Gero, klasean gure erantzunak partekatu genituen eta hauek dira esandako proposamenak:

Zer gehitu edo kenduko genuke ikaskuntza egoera hobetzeko?
Bakoitzak nahi duen lekuan eseri (adinaren arabera esertzen garelako eta niri adibidez atzealdean jartzea tokatu zait eta ez dut ezer ez ikusten), Curriculumetik gauzak kendu, klasek praktikoagoak izatea eta horrekin batera partehartze gehiago egotea, eta ikus-entzun material gehiago erabili hala nola bideoak, argazkiak eta abar.

Ikaskuntza egoera laguntzeko zer aportatu dezakegu? 
Oraingo honetan bakoitzak zer aportatu dezakeen esan behar genuen, eta hauek izan ziren partekatutako erantzunak: parte-hartzea klasean, esperientzia (batez ere moduloa ikasi dutenek), ikasteko gogoak eta abar.

Zer kontrolatu edo maneiatu beharko genuke?
Ikaskuntza prosezuaren kalitatea hobea izateko, hainbat gauza maneiatzea ondo legoke, adibidez: alde batetik, materialak, hizkuntza... baina bestetik bakoitzaren emozioak kudeatzen ikastea: lotsa, beldurra eta abar.



Amaitzeko Alaitzek blog-a nola egiten irakatsi zigun, nola egin sarrerak, blog-a ebaluatzeko irizpideak eta pasa den urteko blog bikainak eskura utzi zituen adibide bezala.


sábado, 3 de febrero de 2018

Didaktika Orokorra ikasgaiaren lehenengo astea



Didaktika Orokorra ikasgaiaren lehenengo astea sarrera bat izan da. Lehenik, ikasgaiaren aurkezpena egin du Alaitzek eta gure ikaskuntza-prosezuan erabilitako metodoak aipatu ditugu.
Ikasgela antolatu egin dugu adinaren arabera eta modulua egin edo ez dugun arabera. Sofia izeneko haur baten bideoa ikusi genuen zeinean bere buruari "zorionak zuri" abesten zion.

Beste bideo bat ikusi genuen eta oso interesgarria iruditu zitzaidan.Tonucci konferentzia batean egindako hitzaldia hain zuzen. Honetan ikaskuntza-prosezuari buruz hitz egiten zuten, adibidez pentsamendu kritikoa sustatu behar duela, galdera onak egiten ikasi behar dela, taldean lan egiten, morala, autodiziplina, komunikatzeko gaitasuna... Hemen hitzaldiaren bideoaren lehenengo partea ipiniko dut:

Azkenik, ikasgaian sartu ahal izateko ikastea eta irakastea definitu genuen. Askotariko definizioak atera ziren, baina zenbait hitz errepikatu egin ziren, hala nola: transmititu, ezagutza... Beraz, ulertu ahal dugu ikastea ezagutzak barneratzea dela eta irakastea, berriz, ezagutza horiek transmititzea.

Hurrengo astera arte!

Postprograma: Azken sarrera

POSTPROGRAMA Lauhilabetearen hasieran, guztiz galduta nengoen. Didaktika Orokorra  ikasgaia ematen nuen lehenengo aldia zen eta ez nuen ez...