jueves, 22 de febrero de 2018

Bigarren astea



Asteari hasiera emateko Alaitzek hainbat esaldi osatzea proposatu zuen. Esaldi hauetan norberak ikaskuntza prosezua errazteko zer kendu eta zer aportatu ahal zuen. Gero, klasean gure erantzunak partekatu genituen eta hauek dira esandako proposamenak:

Zer gehitu edo kenduko genuke ikaskuntza egoera hobetzeko?
Bakoitzak nahi duen lekuan eseri (adinaren arabera esertzen garelako eta niri adibidez atzealdean jartzea tokatu zait eta ez dut ezer ez ikusten), Curriculumetik gauzak kendu, klasek praktikoagoak izatea eta horrekin batera partehartze gehiago egotea, eta ikus-entzun material gehiago erabili hala nola bideoak, argazkiak eta abar.

Ikaskuntza egoera laguntzeko zer aportatu dezakegu? 
Oraingo honetan bakoitzak zer aportatu dezakeen esan behar genuen, eta hauek izan ziren partekatutako erantzunak: parte-hartzea klasean, esperientzia (batez ere moduloa ikasi dutenek), ikasteko gogoak eta abar.

Zer kontrolatu edo maneiatu beharko genuke?
Ikaskuntza prosezuaren kalitatea hobea izateko, hainbat gauza maneiatzea ondo legoke, adibidez: alde batetik, materialak, hizkuntza... baina bestetik bakoitzaren emozioak kudeatzen ikastea: lotsa, beldurra eta abar.



Amaitzeko Alaitzek blog-a nola egiten irakatsi zigun, nola egin sarrerak, blog-a ebaluatzeko irizpideak eta pasa den urteko blog bikainak eskura utzi zituen adibide bezala.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Postprograma: Azken sarrera

POSTPROGRAMA Lauhilabetearen hasieran, guztiz galduta nengoen. Didaktika Orokorra  ikasgaia ematen nuen lehenengo aldia zen eta ez nuen ez...