sábado, 3 de febrero de 2018

Didaktika Orokorra ikasgaiaren lehenengo astea



Didaktika Orokorra ikasgaiaren lehenengo astea sarrera bat izan da. Lehenik, ikasgaiaren aurkezpena egin du Alaitzek eta gure ikaskuntza-prosezuan erabilitako metodoak aipatu ditugu.
Ikasgela antolatu egin dugu adinaren arabera eta modulua egin edo ez dugun arabera. Sofia izeneko haur baten bideoa ikusi genuen zeinean bere buruari "zorionak zuri" abesten zion.

Beste bideo bat ikusi genuen eta oso interesgarria iruditu zitzaidan.Tonucci konferentzia batean egindako hitzaldia hain zuzen. Honetan ikaskuntza-prosezuari buruz hitz egiten zuten, adibidez pentsamendu kritikoa sustatu behar duela, galdera onak egiten ikasi behar dela, taldean lan egiten, morala, autodiziplina, komunikatzeko gaitasuna... Hemen hitzaldiaren bideoaren lehenengo partea ipiniko dut:

Azkenik, ikasgaian sartu ahal izateko ikastea eta irakastea definitu genuen. Askotariko definizioak atera ziren, baina zenbait hitz errepikatu egin ziren, hala nola: transmititu, ezagutza... Beraz, ulertu ahal dugu ikastea ezagutzak barneratzea dela eta irakastea, berriz, ezagutza horiek transmititzea.

Hurrengo astera arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Postprograma: Azken sarrera

POSTPROGRAMA Lauhilabetearen hasieran, guztiz galduta nengoen. Didaktika Orokorra  ikasgaia ematen nuen lehenengo aldia zen eta ez nuen ez...