- Garrantzitsua da prozesuaren behaketa egitea.
- Espazioa: hirugarren hezitzailea bezala ezagutzen da.
- Testuingurua garrantzia handia dauka.
- Eskola espazioa ≠ irakaskuntza giroa.
- Ebaluazioa identifikatu eta behatu behar da.
- Materialak eta helburuak lotuta egon behar dira
Aste santua baino lehenagoko egunean, oso jende gutxi joan ginen eta klasean portafolioari buruz hitz egin dugu. Portafolioa ebaluatzeko irizpideak gogoratu dizkigu Alaitzek eta beste batzuk proposatu eta adostu ditugu gure hartean.
Portafolioa ebaluatzeko irizpideak:
- Sarrera kopurua kontuan hartzea (sarrera bat aste bakoitzeko).
- Klasean egiten dugunari buruz hitz egitea eta haunartzea
- Estetikoki irizpide akademikoak errespetatzen ditu, ordenatua da, irudien eta bideoen erabilera (ez izatea irudi infantilizatua, formala baizik)
- Komunikazioa eta hizkuntza txukuna, ulergarria. (Euskara egokia)
- Ikusentzunezko hizkuntza modu orekatuan erabiltzea
- Etiketen erabilera egokia (Bost etiketa sarrera bakoitzeko)
- Informazioa eta baliabideak modu egokian aipatzen dira
- Nire aurkezpena aparteko orri batean egitea
No hay comentarios:
Publicar un comentario