Lehenik eta behin, "errekabarri proiektua"ri buruz egon gara hitz
egiten klasean, Gasteizen hainbat irakasle aldaketa multzo batzuk
egiten hasiko diren proiektu bat. Gero, Alaitzek hainbat orri banatu ditu eta
irakurtzen eta garrantzitsuena azpimarratzen egon gara.
Gainera, entrega-datak zehaztu dizkigu, buruan izan ahal izateko eta ez ahazteko.
Gero, Andrea, Janire, Marta eta Irantzuk aurkezpen bat egin dute klasean curriculumarekin lotura zuena. Bitartean, apunteak hartzen egon nintzen:
- Zer da
curriculuma? Hezkuntza
helburu batzuk lortzeko asmoz aurrez antolaturiko programazioa( ikaslearen
ikuspegia eta irakaslearen ikuspegia)
- Ezaugarriak:
- Derrigorrezkoa
- Deszentralizatua eta irekia
- Barneratzailea
- Malgua
- Orientatzailea
- Iturri teorikoak
- Iturri soziologikoak
- Iturri epistemologikoak: Zientziarekin eta
zientzia egiteko gaitasunarekin zerikusia du.
- Iturri pedagogikoak
- Iturri filosofikoak: Ikasketak erraztuko duten
estrategiaz arduratuko dira
- Iturri psikologikoak: testu inguru sozialari
lotuta
- Curriculum
motak: Irekia/Itxia
agerikoa/ezkutua
- Zehaztapen
mailak:
- Lehen
zehaztapen maila: Gutxienenko ikasketatik
curriculumera
- Bigarren zehaztapen maila: Ikastetxearen proposamen
pedagogikoak
- Hirugarren zehaztapen maila: Programazioa
Azkenik, K2 eta unitate didaktikoaren entregatze datei buruz hitz egiten
egon gara eta beste urteetako lanak erakutsi dizkigu adibide bezala edukitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario