METODOLOGIA
Aste honetan, zubia dela eta ez da klaserik askorik egon. Dena den, ostiralean klasekideek aurkezpen oso interesgarria egin dute metodologiari buruz.
Zer da metodologia?
- Hezkuntzaren helburuak lortzeko elementu giltzarria da.
- Pedagogia bakoitzak zehazten duten erabakiak eta estrategiak adierazten ditu, hezkuntza-teorian oinarrituta.
- Espazioen, denboraren, proposamenen, materialen, esku-hartzeko estiloen eta beste alderdi askoren gaineko erabakiak planifikatzeko, antolatzeko eta zehazteko aukera ematen digu metodologiak.
METODOLOGIA CURRICULUMAREN
ARABERA
Curriculumean, ikasleen garapenean ematen den laguntzan esku hartzen
duten aldagaien artean, bost alderdi bereizten dira:
1. Eguneroko bizitzako arazo-egoerak jolasaren eta saiakuntzaren bidez
ebazteko aukera ematen du.
proposatu; ezagutza, eguneroko bizitzako arazo nagusiekin lotu behar da.
3. Haurrak pertsona aktiboa izan behar da.
4. Ikastea ez da, soilik, egiten jakitea.
5. Hezitzaileak, gidari edo laguntzaile izan behar du.
TXOKOEN TEKNIKA:
Teknika honen bidez jolasteko gune antolatuak sortzen dira. Leku horretan, haurren adinari dagokion interesen araberako materialak biltzen dira.
- Antolakuntza
Haurrak eurek nahi duten bezala antola daitezke, baina txoko batean ezin dira pilatu behar.
TAILERRAK:
Txokoen antzeko teknika da, hemen gai monografikoa lantzen da. Tailer bakoitzak bere lekua du, berariazko materialak erabili ohi dira eta teknika oso gidatua da.
- Antolakuntza
Tailerrak denbora gutxi iraun behar dute, bestela haurrek aspertuko dira.
Lekuaren eta materialaren bidez, haurren interesa piztea eta haurrak elkarrekin komunikatzea du helburu.
JOLAS LIBREA
Haur eskoletan gehien erabiltzen den teknika da. Leku itxietan zein zabaletan elementuak ondo antolatuz gero, haurran antolatzen eta gehien interesatzen zaizkion elementuak hautatzen ikasiko du.
Elementuak erabiltzeko haurren artean lizkarrak ez sortzea baino ez da zaindu behar.


No hay comentarios:
Publicar un comentario