sábado, 19 de mayo de 2018

Hamabostgarren astea: azkena!

Aste honen lehenengo erdian, ebaluntza dela eta etxean jaraitu nuen. Dena den, gainetik kontatu didate egun batean hausnartzen egon zirela klasean.

Lehenik eta behin, behatzaileek boluntarioak eskatu zituzten eta bakarrik helduagoak direnak ateratzea erabaki zuten. Honen inguruan, hausnarketa zabaldu zen eta ere galdetu zen ia zergatik jendea ez zen klasera joaten. Jasotako erantzunak batez ere "motibazio falta" izan ziren eta "azpergarria" zela klasera joatea. Gainera, azterketarik ez dagoenez, jendea lasaitzen eta konfiatzen dela ere aipatu zen hausnarketa honetan.

Kurtsoa borobiltzeko, behatzaileek haien balorazioa eman zuten klaseetan oinarrituta eta ondorio bezala atera zen jendea arretarik jartzen ez zuela.

Astearen bigarren erdian, klasera joaten hasi naiz berriro hobeto nengoelako eta Alaitzek azken sarrerari buruz eta autoebaluazioa/koebaluazioa-ri buruz hitz egin zigun.
Azken sarrera honetan, lauhilabetean zehar egindakoaren inguruko hausnarketa egin beharko dugu.
Auto/koe-baluazioan, bakoitzak bere buruari nota jarri behar dio eta egindako lana baloratu, gero modulu lanaren taldekideei nota jarri ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Postprograma: Azken sarrera

POSTPROGRAMA Lauhilabetearen hasieran, guztiz galduta nengoen. Didaktika Orokorra  ikasgaia ematen nuen lehenengo aldia zen eta ez nuen ez...