domingo, 29 de abril de 2018

Hamabigarren astea: K2arekin aurreratzeko denbora

Aste honetan dnbora libre handia izan dugu, eta modulu lana egiteko aprobetxatu dugu.
Lehenengo klasean, Alaitzek 3 aukera eman dizkigu:

1- Denbora librea
2- Pelikula bat ikustea
3- Jolas bat egitea

Klase osoa dnbora librea aukeratu du, lanez beteta gaudelako eta denbora aprobetxatu behar dugulako. Guk, K2arekin egon ginen lanean.

Asteartean ere, denbora librea utzi digu eta lan modularrarekin jarraitu dugu. Oso lan zaila iruditzen ari zait, Curriculuma maneiatzea kostatzen zaidalako.

Hamaikagarren astea: Zer da Didaktika?

ZER DA DIDAKTIKA?





Aste honetako aurkezpena Saray, Ainize eta Itsaso egin dute. Aurkezpena hasteko eskatu digute orri batean zer den didaktika gure ustez, eta bakoitzaren erantzunak partekatu ditugu klasean. Nik idatzitako definizioa honako hau da: "Didaktika irakasteko gaitasuna da". 

Honako bideo honetan oso ondo azaltzen du zer den didaktika eta interesgarria iruditu zait: 





Alaitzek gradukoei proposatu die gure unitate didaktikoa ebaluatzea, ebaluazio irizpide batzuk jarraituta baina ezezkoa izan da erantzuna.

Unitate didaktikoa egiteko denbora utzi digu gero.

martes, 24 de abril de 2018

Hamargarren astea

Aste santua pasa da jada, eta lehenengo klasean gelakide batzuk unitate didaktikoaren inguruan egin dute aurkezpena. Unitate didaktiko bat nola izan behar den, nola egin, atalak eta abar kontuan hartuz.

Guk egin behar dugun unitate didaktikoa honela izan beharko da:

  • 3-5 orri
  • 5 ekintza izatea
  • 6 helburu
  • Praktikoa
  • K2 tik abiatuta (testuingurua, edukiak, metodologia...)


Geratzen den denbora, taldeka jarri gara lanak aurreratzeko.

domingo, 15 de abril de 2018

Bederatzigarren astea: Forneiro Tertulia dialogikoa

Forneiro-ren testutik hainbat ideia garrantzitsu atera ditugu:


  • Garrantzitsua da prozesuaren behaketa egitea.
  • Espazioa: hirugarren hezitzailea bezala ezagutzen da.
  • Testuingurua garrantzia handia dauka.
  • Eskola espazioa ≠ irakaskuntza giroa.
  • Ebaluazioa identifikatu eta behatu behar da.
  • Materialak eta helburuak lotuta egon behar dira

Aste santua baino lehenagoko egunean, oso jende gutxi joan ginen eta klasean portafolioari buruz hitz egin dugu. Portafolioa ebaluatzeko irizpideak gogoratu dizkigu Alaitzek eta beste batzuk proposatu eta adostu ditugu gure hartean.

Portafolioa ebaluatzeko irizpideak:

  1. Sarrera kopurua kontuan hartzea (sarrera bat aste bakoitzeko).
  2. Klasean egiten dugunari buruz hitz egitea eta haunartzea
  3. Estetikoki irizpide akademikoak errespetatzen ditu, ordenatua da, irudien eta bideoen erabilera (ez izatea irudi infantilizatua, formala baizik)
  4. Komunikazioa eta hizkuntza txukuna, ulergarria. (Euskara egokia)
  5. Ikusentzunezko hizkuntza modu orekatuan erabiltzea
  6. Etiketen erabilera egokia (Bost etiketa sarrera bakoitzeko)
  7. Informazioa eta baliabideak modu egokian aipatzen dira
  8. Nire aurkezpena aparteko orri batean egitea


sábado, 14 de abril de 2018

Zortzigarren astea


Lehenik eta behin, "errekabarri proiektua"ri buruz egon gara hitz egiten klasean, Gasteizen hainbat irakasle aldaketa multzo batzuk egiten hasiko diren proiektu bat. Gero, Alaitzek hainbat orri banatu ditu eta irakurtzen eta garrantzitsuena azpimarratzen egon gara. 

Gainera, entrega-datak zehaztu dizkigu, buruan izan ahal izateko eta ez ahazteko. 

Gero, Andrea, Janire, Marta eta Irantzuk aurkezpen bat egin dute klasean curriculumarekin lotura zuena. Bitartean, apunteak hartzen egon nintzen:

  • Zer da curriculuma? Hezkuntza helburu batzuk lortzeko asmoz aurrez antolaturiko programazioa( ikaslearen ikuspegia eta irakaslearen ikuspegia)
  • Ezaugarriak: 
  1. Derrigorrezkoa 
  2. Deszentralizatua eta irekia
  3. Barneratzailea
  4. Malgua
  5. Orientatzailea
  • Iturri teorikoak
  1. Iturri soziologikoak
  2. Iturri epistemologikoak: Zientziarekin eta zientzia egiteko gaitasunarekin zerikusia du.
  3. Iturri pedagogikoak
  4. Iturri filosofikoak: Ikasketak erraztuko duten estrategiaz arduratuko dira
  5. Iturri psikologikoak: testu inguru sozialari lotuta 
  • Curriculum motak: Irekia/Itxia                agerikoa/ezkutua
  • Zehaztapen mailak:
  1. Lehen zehaztapen maila: Gutxienenko ikasketatik curriculumera
  2. Bigarren zehaztapen maila: Ikastetxearen proposamen pedagogikoak
  3. Hirugarren zehaztapen maila: Programazioa


Azkenik, K2 eta unitate didaktikoaren entregatze datei buruz hitz egiten egon gara eta beste urteetako lanak erakutsi dizkigu adibide bezala edukitzeko.


martes, 10 de abril de 2018

Zazpigarren astea

Didaktika orokorra ikasgaiaren zazpigarren asteari hasiera emateko, klasekideek (Garbiñe eta Amaia) hezkuntza eredu markoaren aurkezpena egin zuten, guk ulertu ahal izateko.


Ostiralean, beste klasekideek (Antton eta Nerea) urteko plana azaldu dute. Gero, Alaitzek berriro azaldu ditu gauza garrantzitsuenak, kurrikulumarekin lotuta dagoenez ulertzea kostatzen zaigulako.



Martxoak 8 (emakumearen eguna) izan zenez, irakasleak M8 ri buruzko artikulua jarri du klasean "Emakumeak planto" izekenoa eta klasean irakurri dugu.





Azkenik, klasean bideo bat ikusi dugu "Haurraren auzoa" izenekoa, hona hemen bideoa:



Bideoa laburbilduz, guraso batzuek sortutako proiektu batez hitz egiten dute, haien helburua da haurrentzat leku egokiak lortzea.

Postprograma: Azken sarrera

POSTPROGRAMA Lauhilabetearen hasieran, guztiz galduta nengoen. Didaktika Orokorra  ikasgaia ematen nuen lehenengo aldia zen eta ez nuen ez...