domingo, 20 de mayo de 2018

Postprograma: Azken sarrera

POSTPROGRAMA

Lauhilabetearen hasieran, guztiz galduta nengoen. Didaktika Orokorra ikasgaia ematen nuen lehenengo aldia zen eta ez nuen ezer ez ulertzen zer ote den Didaktika. Hasieran Didaktikaren inguruan eman nuen definizioa hau da:  "Didaktika irakasteko metodologia aztertzen duen zientzia da"Dena den, pixkanaka-pixkanaka ezagutzak bereganatuz joan nintzen asteak pasa ahala. Niri gehien interesatzen zaidana, umeen inguruko gaiak jorratzea zen. 

Gehien gustatu zaidana, kontzeptu berriak ikastea izan da, hala nola: Carles Monereo Fon-ren, "La evaluación autentica de competencias" , Konfidantzaren pedagogia, Forneiro , Loczy eta Reggio Emilia eskolak  ,  Haurraren Auzoa eta abar. Behatzaileen aurkezpenak eta azalpenak oso baliagarriak izan dira, haien esperientzian oinarritu direlako eta dibertigarriak egi dituztelako. 

Oso zaila iruditu zait K2-a  eta Unitate didaktikoa egitea, Curriculumaz baliatu behar ginelako eta oso testu luzea eta korapilatxua da inoiz landu ez baduzu. Gehien kostatu zaidana, modulu lana egitea da. Prozesuaren hasieran taldekideek ez genuen oso argi zer egin behar zen, non bilatu informazioa, nola garatu... baina klaseen bidez zalantza guztiak desagertuz joan ziren.

Lauhilabetearen amaieran, nire Didaktikaren inguruko ikuspegia aldatu egin da. Orain, kurtsoa amaitzen dagoenean oso ikasgai interesgarria dela iruditu zait, asko ikasi dudala eta guztiz baliagarria izango dela etorkizunean. Espero dut didaktikan gehiago sakontzeko aukera izatea.

sábado, 19 de mayo de 2018

Hamabostgarren astea: azkena!

Aste honen lehenengo erdian, ebaluntza dela eta etxean jaraitu nuen. Dena den, gainetik kontatu didate egun batean hausnartzen egon zirela klasean.

Lehenik eta behin, behatzaileek boluntarioak eskatu zituzten eta bakarrik helduagoak direnak ateratzea erabaki zuten. Honen inguruan, hausnarketa zabaldu zen eta ere galdetu zen ia zergatik jendea ez zen klasera joaten. Jasotako erantzunak batez ere "motibazio falta" izan ziren eta "azpergarria" zela klasera joatea. Gainera, azterketarik ez dagoenez, jendea lasaitzen eta konfiatzen dela ere aipatu zen hausnarketa honetan.

Kurtsoa borobiltzeko, behatzaileek haien balorazioa eman zuten klaseetan oinarrituta eta ondorio bezala atera zen jendea arretarik jartzen ez zuela.

Astearen bigarren erdian, klasera joaten hasi naiz berriro hobeto nengoelako eta Alaitzek azken sarrerari buruz eta autoebaluazioa/koebaluazioa-ri buruz hitz egin zigun.
Azken sarrera honetan, lauhilabetean zehar egindakoaren inguruko hausnarketa egin beharko dugu.
Auto/koe-baluazioan, bakoitzak bere buruari nota jarri behar dio eta egindako lana baloratu, gero modulu lanaren taldekideei nota jarri ere.

Hamalaugarren astea

Aste hau konplikatua izan da, ez naiz klasera joan aste osoan ebakuntza izan dudalako eta etxean geratu izan behar naiz ondo egon arte. Alaitzi komentatu nion nire egoera eta klasekideei zer egiten duten klasean galdetzea esan zidan, gero blogean idatzi ahal izateko. Horregatik, ezin izango dut informazio sakona jarri.

Klasekideek komentatu didate "Lóczy, una escuela de civilización" filma ikusten egon direla eskola honen metodologia hobetu ulertzeko. 


Behatzaileen blogaren linka: http://pausozpausobehaketa.blogspot.com.es/


Ostiralean, klasekideek aurkezpen bat egin dute  'Documentar la vida de los niños y las niñas en la escuela' liburuari buruzkoa. Aurkezpenean egon ezin naizelako, behatzaileen blogean sartu naiz informazioaren bila. 


 'Documentar la vida de los niños y las niñas en la escuela' liburua irakurri egin dute. Liburu hau, Kataluniako eskola sareak egin du hainbat irakasleen laguntza izandu, esaterako Reggio Emiliako eskolako hainbat irakasleekin.


"Reggio Emilia eskolak, pedagogia edo metodologia berritzailea erabiltzen duen eskola da, Loris Malaguzzi sortzaile izanda. Metodologia honek, dokumentazioan oinarritzen da, hau da, metodologia honen oinarria, haurrak egiten duten gauza oro dokumentatzean datzan. Ppt honetan hobeto azaltzen dugu irakaslearen rola eta dokumentazio eta behatzearen garrantzia."

Reggio Emilia metodologiari buruzko bideo interesgarri bat ipiniko dut, informazioan sakontzeko eta hobeto ulertzeko:





lunes, 14 de mayo de 2018

Hamahirugarren astea: Metodologia.


METODOLOGIA

Aste honetan, zubia dela eta ez da klaserik askorik egon. Dena den, ostiralean klasekideek aurkezpen oso interesgarria egin dute metodologiari buruz.

Zer da metodologia?

  • Hezkuntzaren helburuak lortzeko elementu giltzarria da.


  • Pedagogia bakoitzak zehazten duten erabakiak eta estrategiak adierazten ditu, hezkuntza-teorian oinarrituta.


  • Espazioen, denboraren, proposamenen, materialen, esku-hartzeko estiloen eta beste alderdi askoren gaineko erabakiak planifikatzeko, antolatzeko eta zehazteko aukera ematen digu metodologiak. 


METODOLOGIA CURRICULUMAREN
ARABERA

Curriculumean, ikasleen garapenean ematen den laguntzan esku hartzen
duten aldagaien artean, bost alderdi bereizten dira:

1. Eguneroko bizitzako arazo-egoerak jolasaren eta saiakuntzaren bidez
ebazteko aukera ematen du.

2. Egoera errealak hartu behar dira aintzat, eta benetako jarduerak
proposatu; ezagutza, eguneroko bizitzako arazo nagusiekin lotu behar da.

3. Haurrak pertsona aktiboa izan behar da.

4. Ikastea ez da, soilik, egiten jakitea.

5. Hezitzaileak, gidari edo laguntzaile izan behar du.


TXOKOEN TEKNIKA: 
Teknika honen bidez jolasteko gune antolatuak sortzen dira. Leku horretan, haurren adinari dagokion interesen araberako materialak biltzen dira.
  • Antolakuntza 
Haurrak eurek nahi duten bezala antola daitezke, baina txoko batean ezin dira pilatu behar. 





TAILERRAK:
Txokoen antzeko teknika da, hemen gai monografikoa lantzen da. Tailer bakoitzak bere lekua du, berariazko materialak erabili ohi dira eta teknika oso gidatua da.
  • Antolakuntza
Tailerrak denbora gutxi iraun behar dute, bestela haurrek aspertuko dira. 
Lekuaren eta materialaren bidez, haurren interesa piztea eta haurrak elkarrekin komunikatzea du helburu.




JOLAS LIBREA
Haur eskoletan gehien erabiltzen den teknika da. Leku itxietan zein zabaletan elementuak ondo antolatuz gero, haurran antolatzen eta gehien interesatzen zaizkion elementuak hautatzen ikasiko du. 

  • Antolakuntza
Antolaketa haurren eurek egiten dute. 
Elementuak erabiltzeko haurren artean lizkarrak ez sortzea baino ez da zaindu behar.




Postprograma: Azken sarrera

POSTPROGRAMA Lauhilabetearen hasieran, guztiz galduta nengoen. Didaktika Orokorra  ikasgaia ematen nuen lehenengo aldia zen eta ez nuen ez...